lunes, 3 de enero de 2011

MATERIAL MULTIMEDIA

Teknologia berriek baliabide aproposa izan daitezke material multimedia bilatzeko. Gaur egun, esan beharra dago, hizkuntzaren aldetik (euskara eta gaztelera) alde handia dagoela materiala eskuratzeko orduan.Dena den, material asko aurki daiteke sarean eta hona hemen nik aurkitutakoa:

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza mailetako material didaktikoa:

Euskara:
 Antzerkia: Antzerki testuk agertzen dira.
 Atsotitzak: ikasleek esaera zaharrak ikasteko, gaika sailkatuta agertzen direlarik.
 Bertsoak: Bertsoak ikasteko hainbat jolas agertzen dira, pausuz pausu bertso bat osatu arte.
 Errezetak: Sukaldarien errezetak. Hizkuntza lantzeko eta nola ez, sukaldean ondo moldatzeko etorkizun batean.
 Ipuinak: Ipuin ereduak eta ipuinak nola egin, irakurtzeko eta entzuteko ipuinak, ahozko idazki ulermena lantzeko….
 Olerkiak: Idazle ezagunen olerkiak

Gaztelania:
 Ipuinak: Mota askotako ipuinak (asmakizunak, ipuinak, aho korapiloak…)
 Letrak: Alfabetoa ikasteko hainbat jarduera.
 Gramatika: Gramatika ariketak; ortografia lantzeko hainbat ariketa.

Ingelesa:
 Ipuinak, asmakizunak, abestiak, jokuak…

Hiztegia:
 Sinonimoak eta antonimoak
 Entziklopedia librea euskaraz
 Testu ea web orrien itzulpenak

Matematika:
 Eragiketak: Buruzko kalkuluak burutzeko ariketak, gehiketa eta kenketa lantzeko jarduerak, biderketa taulen ariketak igelaren kontra egitekoak,batuketa eta kenketa altuen estimazioa, puzzleak, geometria ariketak mailakatuta…
 Geometria: Puzzleak, Tangrama lantzeko ariketak, Geoplanoa, perimetroa, Kuboekin etxeak egiteko jarduerak…
 Magnitudeak: Denbora, bolumena, espazioa.. lantzeko ariketak.

Ingurunea:
 Geografia: Euskal Herriko eskualde eta herrien informazio estadistikoa, Euskal Herriko ibaiak eta mendiak, Geografia ikasteko mapak…
 Historia: Munduko mapak, Euskal mitologia…
 Museoak: Arkeologia, Euskal Herriko museoak…
 Natura: Animali erreinua, Parke naturalak, Ekosistemak, Urdaibai (kokapena, landaretza, paisaia, animaliak…)
 Zientziak: Materia ( solidoa, likidoa eta gasa), liseriketa aparatua, giza gorputza, eguzki sistema, uraren zikloa, uraren egoerak, unibertsoa…

Musika:
 Abestiak: Euskal kantak (euskal kanten bilduma), abestien doinuak (jatorria eta instrumentuen arabera sailkatua)…

Plastika:
 Eskulanak: Mota askotako eskulanak marrazkien bidez pausuz pausu.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Blogen aplikazioak

Blogak, artikulu publikoak idazteko edo informazioa txertatzeko interneteko guneak dira. Erabiltzaileek bere ekarpenak egunkari edo bitakora moduan idazten dituzte eta hauek blogean publikatzen dira. Aplikazio hauek positiboak direnik ezin dugu ukatu, hau da, internet munduan gero eta blog gehiago izateak, informazio gehiago edukitzea suposatzen du.

Hezkuntza sistemara jotzen badugu, berebiziko garrantzia hartzen hasiak dira non ikas prozesu dinamiko eta motibagarri bat bihurtzen duten.Horretaz gain, ikasleek beraien informazioaren sortzaileak bihurtzen dira eta teknologia berriak erabiltzeko eta kudeatzeko bide aproposak dira.
Blogen erabilerarekin hainbat alderdi kontuan hartzekoak dira irakaskuntzatik begiratuta, hala nola, sormena sustatzen dute, talde lana bultzatzen dute, internet informazio iturri moduan ezagutzeko eta erabiltzeko aukera ematen dute….

Beraz, hezkuntza sisteman blog hauek erabiltzearekin ados nago, ez bakarrik ikas prozesu entretenigarri bat egiten dutelako baizik eta edukien aldetik gaitasun asko jorratzen dutelako.

Eskola 2.0 eta arbel digitala

Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Programa honek Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatzeaz gain, (arbel digitalak eta internet ) irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatzea du helburu.

Hala ere, planteamendu pedagogiak eta heziketakoak ez ditu kontuan hartzen.Hau da, bere abiapuntua ikastetxe ezberdinetan teknologia berriak banatzea eta azpiegiturak sortzea izango litzateke.Irakaskuntzan landu behar diren hainbat eduki baztertu izan ohi dira eskola 2.0 ren eskutik eta alderdi batzuek kontuan hartzekoak dira:

• Irakasleen formakuntza eta motibazioa
• Ikastetxearen inplikazioa
• Metodologia
• Ikastetxearen eta kurrikulumaren inplikazioa
• Teknologia berrien egokitzapena bakoitzaren errealitatera

Egungo informazioaren gizarte honetan aurrerapauso handiak egin dira teknologia berriei dagokionez. Hala ere, eskola 2.0 ren programan bizi garen gizarte digitalizatu honetan ez du hezkuntza eredu berririk proposatzen ezta teknologia berriek gizarte honetara txertatzeko aukerarik. Horrez gain, ikasleek duten porrot eskolarra eta formazio urria alde batera uzten ditu. Aipatzekoa da, irakaslearen papera hezkuntza sisteman eta autoreak dioen bezala, hauen parte hartzea bigarren maila batean geratzen da. Beraz, esan beharra dago, eskola 2.0 ez da eskoletan hezkuntza hobe baterako ezarri baizik eta teknologia berrien salmenta eta publizitatea sustatzeko.

ARBEL DIGITALA

Arbel digitala 2003. urtean sortu zen Ariñon-en. Programa honek bosgarren eta seigarren mailako ikasleei Tablet PC bat eman zitzaien. Ez zuten kontuan hartu kurrikulumera egokitzen den, ezta irakasleen esperientzia teknologia berri hauekiko nolakoa den. Ikastetxe bakoitzari hardware eta software batzuk txertatzen zaizkien, ikastetxeko beharrizanetara egokitu barik.Hori dela eta, eta emaitzak ongi azaltzen dute nola teknologia berriek eskoletan ezartzea hezkuntza sisteman ez dute hobekuntza handirik egin , hau da, ikasleek emaitza berdinak aurkezten dute programa honetan badaude edo ez badaude.

Gaur egungo egoeran sarturik, esan beharra dago eskola batzuek programa hau deuseztatu egiten dute, teknologia berriek errealitatera ez direlako egokitzen. Bistakoa da, informazio eta digitalizazio gizarte batean bizi garela eta hezkuntza sistema inplikazio zuzena izan behar du honetan; hala nola teknologia berriak eta herraminta digitalak erabiliz. Bestela, eten digitala suposa dezake eta eskola 2.0 negozio hutsa moduan aurkezten zaigu. Jordi Abell ek dioen moduan, eskola 2.0k ezagutza, baloreak eta ikas prozesua-ren aukera izatea izan beharko zen eta ez negozio bat bezala aurkeztu. Horregatik, elementu batzuk agerian uzten ditu ikas prozesu bat esanguratsua izateko teknologia berrien erabilerarekin:

• Hezkuntzan,teknologia berrien erabilera pertsonen beharrizana delako.
• Hezkuntza sistema baloreen,ezagutzen, ikas prozesuen eta konpartitzean datza.
• Egitura berriak eta dinamikoak txertatu hezkuntza ahalik eta esanguratsua izan dadin, herraminta digitalak ( web, blogs, wiki…) errealitatera egokituz.
• Irakasleriaren inplikazioa teknologia berriekiko.
• ….
Guzti hauekin, teknologia berrien erabilera zentzu handiagoa izango zuen.Modu honetan, hau da, teknologia berriek ematen diguten aukerak modu eraginkor baten erabiltzen badugu, ikasleen ikas prozesua aberastu egingo genuke.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Eten digitala

ETEN DIGITALA

Pertsona batzuek ez daukate teknologia berrien aukerarik izaten hainbat arrazoirengandik. Teknologia berriek ematen dituzten aukerak heltzen ez diren pertsonentzako dagoen distantzia eten digitalaz ezagutzen da. Arrazoiak anitzak izan daitezke; hala nola, ekonomi aldetik aukerarik ez dutelako, testuinguru aldetik baldintzatuta daudelako edota nahi ez dutelako. Hori dela eta, pertsona, instituzio,gizarte edo herrialde batzuek baztertuak izaten dira eta ez dute teknologia berriek ematen dituzten informazio, ezagutza eta hezkuntza eskuratzeko aukerarik.
Eten digital hau, arrisku moduan ezagutu behar da eta pertsonen, instituzio edo herrialdeen bereiztea eta baztertzea ekar dezake marginazio sozial eta pertsonalean bilakatuz.

Autoreak aipatzen duen moduan eten digital mota askotakoak daude; ekonomikoa, politikoa, hezkuntza, sorkuntza, hizkuntza,irakaslea, ikaslea eta psikologikoa.

• Ekonomikoa: Herrialde bateko ekonomiaren araberakoa izango da, hau da, herrialde txiroak eta aberatsak. Herrialde aberatsak ekonomi arloan egoera ona dutenez, teknologia berrien aukera gehiago izango dute, aldiz, herrialde txiroek, ekonomi aldean arazoak dutenez, teknologi berrien aukerak murriztuko zaizkie.

• Hezkuntzazkoa: Irakaskuntza munduan teknologia berriak erabiltzen dituzten eta ez dituzten artean sortzen da eten digitala. Gizarte honetako hiritarrek teknologia berriekin komunikatzeko eta interakzionatzeko aukera izan behar dute, informazioa trukatzeko oinarrizko herraminta delako.Hori dela eta, pertsona guztiek, teknologia berriak erabili behar dute jarrera positibo batekin. Eskolan ere gure ikasleek hauek erabiltzen ikasi behar ditugu eta horretarako garrantzitsua da irakaslearen formazioa hauekiko.


• Idiomatikoa: internet informazioa eskuratzeko tresna garrantzitsua da. Egia esan, gehienezko informazio hori ingelesez aurkitzen zaigu, informazio interesgarrienak hizkuntza horretan daudelarik. Hori dela eta,beste hizkuntza batzuek beste maila batean geratzen dira eta esfortzu handiak egin behar dira hizkuntza hauek hedatuak ikusteko.

• Generazionala: Gaur egungo gazteak teknologia berrien kontsumitzaile handiak dira eta hauek erabiltzeko trebetasuna dute.Guzti honek hezkuntzan inplikazio zuzena izango du. Badakigu internet berristen doala denbora guztian eta gazteek azkar integratzen direla honetara. Irakasleek batzuetan zailtasunak izaten dituzte interneten berritze horri, eta askotan ikasleen aurrean gaizki ez geratzeko nahiago izaten dute ez erabiltzea.


• Generoa: Gizonezkoek emakumezkoek baino teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak dira. Emakumezkoek gure kulturan jasaten duten bazterkeria teknologia berrien erabilpenarekin erlazionatuta dago. Aipatzekoa da, badaudela herrialde batzuk emakumearen diskriminizazioa oso indartsua dela eta hezkuntza eta kulturaren erabilerarik ez dutela. Hala ere, esan beharra da teknologia hauen erabilpena handitu egin dela emakumeari dagokionez.

• Ezaugarri fisiko eta psikikoak: Teknologia berriek arazo fisiko eta psikologikoak ez duten pertsonei zuzenduta daude, nahiz eta azkenaldian esfortzu handiak egin dira pertsona hauentzako. Autore honen aburuz, eskolak paper garrantzitsu bat dauka eten digital honetan. Hau da, ikasle guztien beharrizanetara eskola prest egon behar da hauen prestakuntza baterako, teknologia berriek direla medio. Azken urteotan pausu garrantzitsuak eman ditu eskolak teknologia berriei dagokionez eta irakasleria hauetara egokitu behar izan da.

E ten digitalen arazoa zeregin konplexua da non ekonomiak, politikak eta ideologiak eragin handia duten. Autoreak aipatzen duen moduan hezkuntza arloak inplikazio zuzen bat izan behar du teknologia berrien erabileran baina ez bakarrik irakaskuntzak baizik eta gizarteak ere bideak erraztu behar ditu denon eskura izan dagigun eta ni autorearen aipamenarekin bat nator.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

informazioaren eragina gizartean

Gauza jakina da, gaur egungo gizartea, informazioan eta komunikazioan datza eta teknologia berrien beharra eta hauen erabilpena dugula. Teknologia berri hauek, beste edozein komunikabide bezala eragin bat dute gure gizartean eta norbanakoan nahiz eta nahitaez inposatu.
Teknologia berriek onura asko ditu gizarteko hainbat esparrutan, esaterako, irakaskuntza munduan. ikasleak web-aren bidez, beraien ikasketarako lagunduko dien multimedia materiala eskuratzen dute eta beraiek produzitzen dituzte lanak. Metodologia aldetik, aurrerapauso garrantzitsu bat dela uste dut,alde batetik, ikasleak ekoizle bihurtzen direlako eta bestetik egunerokotasunean murgiltzen direlako.
Baina badaude irakaskuntza mundutik at dauden beste esparru batzuk teknologien erabilpena sustatzen dutela, hala nola, administrazioetan, komunikazioetan… hauen erabilpena funtsezkoa izanik.
Teknologia berriek garrantzizko papera betetzen dute gure gizarte honetan eta gizartea aurrera doan heinean hauek ere batera doaz, beraz, ezinezkoa da hauen partaide bat ez izatea.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

prometeus





Bideo honek komunikazioaren iraultzaren berri ematen digu.Azken urteotan internet komunikabideetan garrantzizko papera hartu du aldaketa nabarmenak eskainiz. Orain arte guretzako ohikoak izan diren gauzak;hala nola, egunkaria paperean irakurtzea, pelikulak telebistan ikustea etab gaur egun interneten bidez egin dezakegu informazio horren sortzaile bihurtuz.Honek, etorkizunera begiratzen badugu, desagerpena edo digitalizazioa suposa dezake.

Gauzak horrela, esan beharra daukat teknologia berriek gero eta indar handiagoa hartzen ari direla gure gizarte honetan. Horren ondorioz, komunikazio moduak aldatu egingo dira etorkizun batean.Lehen aipatu dudan moduan, informazioa eskuratzeko herraminta handia da internet baina zer gertatzen da pertsonen arteko elkarreraginaz? Denok dakigu, sare sozialak nolako gorakada egin duten aspaldian eta baliabide hau horrelako abiaduran joaten bada, pertsonen arteko elkarrekintza gutxitu egingo da.

Teknologia berriek aukera asko ematen digute, hau da, gauza askotarako bidea ematen dute, baina, ez badugu neurri handi baten erabiltzen gizarte digitalizazio bat bihurtzeko bidean gaude.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aprobak

POST HONETAN IKUSIKO DUGU NOLA SARTU LOTUTA BAT IDAZPEN BATEAN, HORRELA, HEMEN KLIK EGITEN EHUKO WEB ORRIALDERA SALTO EGINGO DUGU.